Zinema
XV. edizioa
Teknologia berriek Gasteizko Cortada film laburren jaialdia hartu dute
Erredakzioa
Jaialdi honek edonork parte hartzeko aukera ematen duen 'Vitoria-Gasteiz bi minututan' izeneko txapelketa antolatuko du lehen aldiz.
-
Cortada film laburren jaialdiko irudia.
Gasteizen azaroaren 14tik 18ra egingo duten Cortada film laburren jaialdiaren XV. edizioa teknologia berrietara gerturatuko da. Jaialdiaren programazioaren baitan bat-bateko film laburren lehiaketa berri bat antolatu dute.
Arabako EHUko campusak antolatzen duen jaialdiaren baitan 'Vitoria-Gasteiz bi minututan' ekimena antolatuko dute aurten. Edonork zuzendu ahal izango duten film laburrek bi minutuko iraupena izan beharko dute. Horretaz gain, tematika bakarra ere izan beharko dute: Gasteizko hiria. Lehiaketa honetan parte hartzeko, Gasteizko Film Office bulegoaren webgunean eman beharko da izena.
Cortada jaialdiaren sari banaketa datorren azaroaren 18an egingo dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eta Vinila Von Bismarkek eskainiko duen kontzertuak girotuko du.