Itxi

Zinema

Konfirmazioa

Billy Crystal izango da Oscar sarietako aurkezlea

"Nire ibilbideko une onenak Oscar sarien eszenatoki gainean izan dira. Oso pozik nago bueltarekin", esan du Crystalek zeremoniaren antolatzaileen bitartez.

  • Billy Crystal. Argazkia: Artxibo

    Billy Crystal. Argazkia: Artxibo

Hollywoodeko Akademiak Billy Crystal beteranoa aukeratu du Oscarretako hurrengo gala aurkezteko, Eddie Murphyren ordez. Ekoizle baten dimisioaren ostean, lana utzi zuen Eddie Murphyk.

63 urte ditu Crystalek eta antolatzaileei aurrea hartu die Twitterren utzitako mezu batekin.

"Farmaziako gazteak nire izena galdetzen du medikamentuak jasotzen ditudanean, eta hori berriz ez gertatzeko egingo dut Oscar sarietako gala. Zeremonia heltzeko desiatzen nago", esan du aktoreak. Bederatzigarren aldiz aurkeztuko du ekitaldia.

"Harryk Sally topatu zuenekoa" filmagatik da ezaguna Billy Crystal eta 90eko hamarkadan hainbatetan gidatu zuen Oscar sarietako gala. 1990an hasi eta 1991, 1992, 1993, 1997 y 1998an errepikatu zuen.

"Nire ibilbideko une onenak Oscar sarien eszenatoki gainean izan dira. Oso pozik nago bueltarekin", esan du Crystalek zeremoniaren antolatzaileen bitartez.

The Hollywood Reporterrek esan duenez, aktoreak ez zuen Oscar sarietako gala aurkeztu nahi izan 2006an eta Hollywoodeko Akademiak aktore gazteagoak bilatu zituen, Hugh Jackman, Anne Hathaway edota James Franco, kasu.