Zinema
Politikariak eta zinema
Gallardon Jose Luis Garciren eskutik estreinatuko da zineman
Erredakzioa
Madrilgo alkateak Isaac Albeniz interpretatuko du 'Holmes. Madrid Suite 1890' izenburuko Sherlock Holmesen oinarritutako zinemagilearen filme berrian.
-
Gallardon Isaac Albeniz izango da zineman. Argazkia: EFE
Alberto Ruiz-Gallardon Madrilgo alkatea zinema munduan estreinatuko da Sherlock Holmesen pertsonaian oinarritutako Jose Luis Garci zuzendariaren filme berrian. Fotogramas argitalpenak jakitera eman duenez, Gallardonek Isaac Albeniz interpretatuko du (alkatea musikagilearen iloba da, hain justu).
Filmea Madrilen ari dira dagoeneko grabatzen eta "Holmes. Madrid Suite 1890" behin behineko izenburua darama. Garciren lan berriak Espainiako hiriburura eramango du Arthur Conan Doylen pertsonaia eta bertan Jack Errai-ateratzailearekin egingo du topo.
Garcik gidoia ere idatzi du eta bertan Luis Garcia Perezek (John H. Watsonen papera egingo du), Leticia Dolerak (Mary Morstanen paperean), Macarena Gomezek (kabaretariren papera egingo du) eta Victor Clavijok (Jack Errai-ateratzailea aurkitzen lagunduko duen kazetariaren paperean) parte hartuko dute.