Zinema
Zinemaldia
Luc Moullet zinemagilea Bilbon da, bere filmografia Zinebin aurkezteko
Erredakzioa
Frantziarrak bere lanen inguruko zikloa aurkeztuko du Bizkaiko hiriburuan. Hitzaldia eskaintzeaz gain, publikoarekin solasean arituko da Moullet.
Luc Moullet Frantziako zinemagilea Bilbon da, bere filmografiaren inguruko zikloa Zinebin aurkezteko. Zuzendaria, irakaslea, saiakera-idazlea eta zinema-kritikaria da Moullet, eta Nouvelle Vague taldeko kideetan ''ezezagunenetako bat''. 'Cahiers du Cinéma' aldizkarian kolaboratzaile historikoa ere bada frantziarra.
Zinema dokumentalaren eta film laburren Bilboko nazioarteko jaialdiaren 53. edizioak 'Mapa eta lurraldea' zikloa eskainiko dio Moulleti. Ziklo horretarako 'Gense d'un repas' (1978), 'La comédie du travail' (1987) eta 'La terre de la folie' (2009) film luzeak eta ' Barres' (1984), 'La cabale des oursins' (1991), 'Foix' (1994), 'Le ventre de l'Amerique' (1995) eta 'Le systme Zsygmondy' film laburrak aukeratu ditu Moulletek berak (Paris, 1937).
Gainera, egungo zinemaren egoeraren inguruan solasaldia eskainiko du. Moulleten hitzetan, ''teknologia digitalak erabateko aldaketa eragin du zinema egiteko moduan'', eta aldaketa horien inguruan arituko da mintzaldian. ''Gaur egun editatzea oso konplexua egin liteke, garestiegia izan gabe. Zentzu horretan, zinema egitea eta musika sortzea antzekoak dira. Baina, hedapenari dagokionez, egileen ikuspuntutik, margolanak egitetik gertuago egongo ginateke'', esan du zuzendariak.