Itxi

Zinema

Ostiral honetan

Liliana Cavanik ezin izango du Zinebiren Ohorezko Mikeldia jaso

Erredakzioa

Zinemagile italiarrak lesioa izan du oin batean, eta ezin izango da Bilbora etorri.

Liliana Cavan zinemagileak ezin izango du Zinebiren 53. edizioko bigarren Ohorezko Mikeldia jaso, ostiral honetan.

Zinemaldiko antolatzaileek astelehen honetan bertan jakin dutenez, italiarrak lesioa izan du oin batean, eta ezin izango du Bilbora bidaia egin, zinema dokumentalaren eta film laburren Bilboko nazioarteko jaialdiak emango dion saria jasotzeko.

Lesioa ez omen da larria, baina Cavani ezin da ondo ibili, eta bidaia luzerik ez egitea aholkatu diote.

Ostiral honetan eman behar zioten saria Cavaniri, zinemaldiaren itxiera ekitaldian. Han egoteko aukerarik izango ez duenez, mezu laburra filmatu du bideoan, saria eskertzeko. Mezua ekitaldi horretan proiektatuko dute.