Itxi

Zinema

Telebista

Dustin Diamond aktorea hil da, 'Save by the bell' telesaileko Screech

EITB MEDIA | AGENTZIAK

90eko hamarkadako telesailean egin zen ezaguna. 44 urterekin zendu da, biriketako minbiziak jota.

  • Dustin Diamond aktorea.

    Dustin Diamond aktorea. Argazkia: Wikipedia

Dustin Diamond aktore estatubatuarra hil da astelehen honetan, biriketako minbiziak jota, haren bozeramaile Roger Paulek NBC telebista-kateari baieztatu dionez. 44 urte zituen.

90eko hamarkadako 'Save by the bell' telesailean egin zen ezaguna, Screechen paperarekin.

Duela hilabete atera zen argitara minbizia zuela. Azken astean okerrera egin du eta gaur hil da ospitale batean. Alboan "hurbileko lagunak" izan dituela gaineratu du  bozeramaileak.