Zinema
Estreinaldia
'Luke eta Lucy', zinema-aretoetan euskaraz
Animaziozko pelikula euskarazko bertsioan izango da ikusgai Bilboko Multi zinema-aretoetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak babestutako Zinema Euskaraz programaren baitan.
-
'Luke eta Lucy'. Argazkia: Zinema Euskaraz
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, herritarrek zinema euskaraz ikusteko aukera izan dezaten, Zinema Euskaraz programaren barnean, filma berrien estreinaldiekin jarraitzen du zinema aretoetan. Aurtengo Gabonetan ‘Luke eta Lucy’, animaziozko Europako film garestienetarikoa, Euskal zinematara heltzen da. Bihartik aurrera, abenduak 30, Bilboko Multisetan, akzio eta umorez betetako istorio hau ikusgai egongo da. ‘Luke eta Lucy’, abenduaren 23tik Vitoria-Gasteizko Florida eta Donostiako Principe zinema aretoetan egon da eta hilaren 26an eta 27an Tolosako Leidorren.
Jim Parasite maltzurra eta bere taldeak Dark Cityko Texaseko Rangerrak harrapatu eta gizaki nimiño bihurtzen dituztenean, 12 urteko Luke eta Lucy talde batekin hauei laguntzera joaten dira , Ranger berriak bihurtzen dira eta Western filmetan bezala, Parasiten mundua menperatzeko plana eragozten dute. Jim Parasitek bere taldearen laguntzarekin Dark Cityko Texas Rangers guztiak harrapatu eta inurri neurrira txikitzen dituenean, 12 urteko Luke eta Lucy erreskatera doaz berehala. Euren lagunekin batera, Rangers berriak bihurtuko dira eta, cowboy pelikulen bezala, Parasiteren plana mundua menperatzeko hondatuko dute.