Publizitatea
Itxi

2021/05/18

12:08

Zinema

Urrezko Maskorraren irabazlea

Dea Kulumbegashvili Tabakaleran, bere hurrengo filma prestatzen

N. V. | EITB Media

“Beginning” Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi zuen filmaren zuzendaria ekainaren 7ra arte arituko da lanean Donostian.

  • Dea Kulumbegashvili

    Dea Kulumbegashvili, Zinemaldiko sariak jasotzen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Dea Kulumbegashvili, Dasatskisi/Beginning (2020) filmagatik Donostiako Zinemaldiko Urrezko maskorra irabazi zuen zinemagilea, Donostiara itzuli da Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan egonaldi artistiko bat egiteko, bere hurrengo film luzea prestatze aldera.

Zuzendari onenaren, emakumezko aktore onenaren (Ia Sukhitashvili) eta gidoi onenaren sariak irabazi zituen filma maiatzaren 31n, 18:00etan, proiektatuko dute Tabakalerako zinema-aretoan, Donostiako Zinemaldiak eta zuzendariak berak aurkeztuta.

Hurrengo egunean, ekainaren 1ean, asteartean, 19:00etan, "Kontatutako Zinea" emanaldia egingo da Tabakalerako zinema-areto nagusian, eta zuzendariak pelikula hau eta bere hurrengo proiektua sortzeko prozesuak azalduko ditu bertan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;