Itxi

Zinema

Estreinaldiak

'La dama de hierro' eta 'Sherlock Holmes': azentu ingelesa zineman

Margaret Thatcherren paperean sartzen da Meryl Streep eta Robert Downey Jr.-ek Conan Doylek sortutako detektibearen abenturen bigarren filma aurkezten digu.

01:27
Estreinaldiak: 'Sherlock Holmes' eta 'La Dama de Hierro'

Ingalaterrako azentua zinema-aretoetara helduko da aste honetan: alde batetik Margaret Thatcherren inguruko 'biopic' baten protagonista da Meryl Streep, eta bestetik, 'Sherlock Holmes: juego de sombras' heldu da, Robert Downey Jr.-ek Arthur Conan Doylek sortutako detektibearen paperean sartzen da.

Meryl Streep ("Deabrua Pradaz jantzita") eta Harry Lloyd dira "La Dama de Hierro" filmaren protagonistak. Ikutu dramatikoz beteriko biopic bat da, Phillida Lloyd ("Mamma Mia!") zuzendariaren eskutik.

Arthur Conan Doyle eleberrigileak sortutako detektibeak bigarren filma aurkezten digu. Lehenengoa bezala, Guy Ritchiek zuzentzen du eta Robert Downey Jr. du protagonista Sherlock Holmesen paperean eta Jude Law Watson doktorea izango da.

"Atraco por duplicado" lanean banku berean bat egiten duten lapur talde bi azaltzen dira. Tripp Kennedy (Patrick Dempsey), kutxazain lirain bat eta bezero bat bahitzen dute eta horrek egoera komikoak sortzen ditu. 

"Un funeral de muerte" pelikularen egileak bueltan datoz "Una boda de muerte" lanaerekin. Australiara bidaiatzen duten lagun talde baten istorioa da, horietako baten ezkontzara joateko. Baina kaosa nagusitzen da eta talka kulturala ekidinezina suertatzen da bere neskalagunaren familiarekin.

Akzio eta tentsio ugari, hori da "The Yellow Sea" lanak eskaintzen duena. Gu-nam izeneko taxi-gidari baten istorioa da: joku zor baten ondorioz, Hego Koreara bidaiatzera derrigortzen dute. Polizia tartean sartzen da eta egoera korapilatsuak sortzen dira.