Zinema
Dock of the Bay
Musika dokumentalik onenak Donostian dira egunotan
Erredakzioa
Igandera bitartean Dock Of The Bay jaialdiaren bosgarren edizioa egingo dute. 'Queen-days of our lives' eta 'The sacred triangle: Bowie, Iggy & Lou' lanak ere eskainiko dituzte, besteak beste.
-
Fermin Muguruza
Igandera bitartean Dock Of The Bayren bosgarren edizioa egingo dute Donostian, eta hainbat film proiektatuko dituzte Donostiako Antzoki Zaharrean eta Trueba zinema-aretoetan.
Fermin Muguruzaren 'Next Music Station: Morocco' pelikula Dock Of The Bay Donostiako musika dokumentalen jaialdian eskainiko dute aurten. Joan den azaroan, Estatuko dokumental onenaren saria irabazi zuen Muguruzak Bartzelonako In Edit jaialdian.
Besteak beste, dokumental hauek izango dira ikusgai: 'Talihina Sky: The Story of Kings of Leon' (Stephen C. Mitchell, AEB, 2011), 'Quiero tener una ferretería en Andalucía' (Carles Prats, Espainia, 2011), 'The Sacred Triangle: Bowie, Iggy & Lou 1971-1973' (Alec Lindsell, Erresuma Batua 2010), 'The Black Power Mixtape 1967-1975' (Göran Hugo Olsson, Suedia- AEB, 2011) , 'Queen - Days of Our Lives' (Matt O'Casey, Erresuma Batua , 2011), 'Toots and The Maytals - Reggae Got Soul' (George Scott, Erresuma Batua,2011) eta 'Last Days Here Don Argott' (Demian Fenton, AEB, 2011). Azken honek atzerriko dokumental onenaren saria eskuratu zuen In Edit 2011 jaialdian.
Donostiako FNAC Forumean, berriz, 'Morente', 'Metal: A Headbanger´s Journey', 'Pearl Jam Twenty' eta 'Lemmy' lanak eskainiko dituzte.
Dock of the Bay jaialdiaren bosgarren edizio honetan ez da faltako zuzeneko musika. Hau da Donostian egongo diren kontzertuen programazioa:
AUDIENCE: Antzoki Zaharrean, urtarrilaren 8an.
JOHN DOE + RAFAEL BERRIO: Gazteszenan, urtarrilaren 12an.
Dock of the Bay Festa, urtarrilaren 13an: Buenawista Djak, Le Bukowskin.
SLIM CESSNA´S AUTO CLUB; Le Bukowskin, urtarrilaren 14an.