Itxi

Zinema

Sariak

'The Artist' eta 'El Topo', BAFTA sarietarako faborito

Pedro Almodovarren 'La piel que habito' atzerriko film onenari sarirako hautagai da, 'A separation' iraniarrarekin batera.

  • 'The Artist' pelikulako lantaldea, Urrezko Globoetan. Argazkia: EFE

    'The Artist' pelikulako lantaldea, Urrezko Globoetan. Argazkia: EFE

Pedro Almodovarren 'La piel que habito' Britainia Handiko zinemaren BAFTA sarietarako hautagai da atzerriko film onena saritzen duen sailean. Meryl Streepek, ordea, emakumezko aktore onenari saria eskuratu dezake "La dama de hierro" lanagatik. 'The Artist' pelikulak 12 hautagaitza eskuratu ditu BAFTA sarietarako eta 'El Topo' filmak, berriz, bat gutxiago.

BAFTA sarietarako hautagaiak jakinarazi ditu gaur Britainia Handiko Akademiak. Bertako Oscar sariak bezalakoak dira eta otsailaren 12an emango dituzte Londresen.

"A separation" iraniarrarekin batera izango da lehian. George Clooney aktoreak gizonezko aktore onenari BAFTA saria eskuratu dezake "Los Descendientes" pelikulagatik.

Pelikula onenari saria "The Artist", "Los descendientes", "Drive", "Criadas y señoras" eta "El topo" lanentzat izan daiteke.

Urrezko Globo bat eskuratu berri du Martin Scorsesek eta BAFTA bat ere jaso dezake "Hugo" lanari esker. Zuzendari onenari sariaren lehian, beste hauek izango dira gainera: Michel Hazanavicius, "The Artist" pelikulagatik; Winding Refn, "Drive"engatik; Tomas Alfredson, "El topo"rengatik, eta Lynne Ramsay, "We need to talk about Kevin" lanarengatik.