Zinema
Jaialdiak
Presentzia latino handiarekin ireki ditu ateak Sundancek
Rodrigo Cortesen azken lana, 'Red Lights' aurkeztuko dute. Robert De Niro, Sigourney Weaver eta Elizabeth Olsen izan dira, besteak beste, bere lantaldean.
-
Rodrigo Cortes con el actor Cillian Murphy. Foto: EFE
2012ko edizioa ireki du Sundance jaialdiak. Zinema independientearen erreferente moduan sendotuko du edizio honek: industriaren izar asko eta deskubritzeko ekoizpen asko izango dira.
Salt Lake Cityn (Utah) egiten den zinemaldiak 31 herritaldetako 110 film luze proiektatuko ditu - mundu mailako 88 estreinaldi izango dira- urtarrilaren 29ra bitartean. Tartean, Iberoamerikako sei ekoizpen daude, nazioarteko drama onenari sariaren lehian.
"Osasun ezinhobea du zinema independienteak", azaldu du John Cooper zinemaldiaren zuzendariak lehiaketan dauden filmen aurkezpenean. Krisialdi ekonomikoaren talka gainditu omen du Sundancek, egoera ekonomikoak sormena gehitzea ekarri duelako, Cooperren aburuz.
Aurrekontu gutxiko pelikula gehiago aurkeztu dituzte aurten Sundancen, baina ekoizpen handi baten aktore-zerrenda dute kasu askotan, "The Words", "Lay the Favorite" eta "Red Lights", besteak beste. Rodrigo Cortes zuzendari espainiarraren azken lana da azken hori.
"Egitura desberdinak maite dituzte aktore ezagunek, esanahi gehiagorekin. Sistema estatubatuarrean, aktore ezagun batekin lan egiteak finantziazioa lortzea errazten du, eta horrela denek irabazten dute", azaldu du Caroline Libresco Sundanceko programatzaile beteranoak.
Rodrigo Cortesek Robert de niro, Sigourney Weaver eta Elizabeth Olsen aktoreekin egin du lan 'Red Lights' filmean. Stephen Frearsek, bere aldetik, Bruce Willisekin, Catherine Zeta-Jonesekin, Rebecca Hallekin eta Vince Vaughnekin aritu da "Lay the favorite" pelikulan.