Itxi

Zinema

Estreinaldiak

George Clooneyri eta 'Los descendientes'i begira daude estreinaldiak

'Bunraku' eklektikoa, Adam Sandlerren komedia berria, 'Jack y su gemela' eta Antonio Banderasen azkena, 'Oro negro', ere helduko dira zinema-aretoetara.

01:32
Kartelera: 'Los descendientes', 'Silencio en la nieve' eta 'Oro negro'

George Clooney estatubatuarrak Urrezko Globoa eskuratu du aste honetan "Los Descendientes" pelikulan egindako lanagatik eta horixe izango da aste honetako estreinaldi nagusia. Gainera, 'Bunraku' eklektikoa, Adam Sandlerren komedia berria, 'Jack y su gemela' eta Antonio Banderasen azkena, 'Oro negro', ere helduko dira zinema-aretoetara.

"Los descendientes" pelikulan, Matt Kingen (George Clooney) bizitza krisian sartzen da bere emazteak istripu bat jasotzen duenean, Waikikin (Hawai). Alabekin duen erlazioa berreskuratzen eta familiaren herentzia saltzen saiatzen da eta etorkizuna aldatuko dion zerbait deskubritzen du: istripua izan zuenean, bere emazteak beste gizon batekin harremanak izan zituen.

"Bunraku" filmean Josh Hartnett misteriozko bidaia batean murgiltzen da, armarik ez dagoen mundu batean. Samurai gaztea batekin (Gackt japoniarra) eta zerbitzari ausart batekin (Woody Harrelson) abiatzen da Nicolak (Ron Perlman) eta bere bizkartzainek hirian ezarritako erregimenaren aurka egiteko.

Adam Sandlerrek bi papera egiten ditu "Jack y su gemela" pelikulan. Dennis Suganek ("Un papá genial") zuzendu du komedia zoro hau eta Katie Holmes, Al Pacino (Al Pacino beraren papera egiten) eta Santiago Segura espainiarra agertzen dira.

XX. mende hasierako buruzagi tribalen arteko bake akordioa azaltzen da "Oro Negro" lanean. Bietako bat petrolio-ustiapen bat batean hasten da, Gune Horian, hain zuzen ere. Bakea sinatu zutenean, gune natural hori ez ikutzea erabaki zuten.