Itxi

Zinema

Estreina

"Maixabel" irailaren 24an estreinatuko da zinemetan

N. V. | EITB Media

Iciar Bollainen pelikulak Maixabel Lasaren, Juan Mari Jauregui ETAk 2000. urtean hildako politikariaren alargunaren, istorioa kontatzen du.  

  • Blanca Portillo aktorea, Maixabel Lasaren larruan

    Blanca Portillo aktorea, Maixabel Lasaren larruan

"Maixabel" Iciar Bollainek EITBren parte-hartzearekin zuzendu duen filma irailaren 24an iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara.

Blanca Portillo eta Luis Tosar aktoreak protagonista direla, Maixabel Lasaren istorioa du kontagai filmak, Juan Mari Jauregi ETAk hildako euskal politikariaren alargunarena. Senarra hil zutenekin kartzelan hitz egitea onartu zuen lehen biktimetako bat izan zen Lasa, 2011n martxan jarri zuten Langraiz Bideko topaketen baitan.

Pelikularen lantalde teknikoan daude Alberto Iglesias (musika), Javier Agirre (argazkigintza), Alazne Ameztoy (soinua), Clara Bilbao (jantziak), Karmele Soler (makillajea), Sergio Perez (ile-apainketa) eta Nacho Ruiz Capillas (editatzea).

'Maixabel'

'Maixabel'