Zinema
Heriotza
Greziak Angelópulos galdu du, herrialdeko zinemagile garrantzitsuena
"El otro mar" pelikularen errodaje lanetan zegoen (Greziako krisiari buruzkoa) eta motor batek harrapatuta hil da.
-
Theo Angelópulos. Argazkia: EFE
Greziako zazpigarren artearen adierazle garrantzitsuena hil da, Theo Angelópulos zinema-zuzendaria hain zuzen ere. Motor batek harrapatuta hil da Atenasen, bere hurrengo zintarako kokalekuak bilatzen ari zenean.
Greziako hiriburuan jaio zen 1935eko apirilaren 27an. Bertan eman zuen haurtzaroa eta Parisera egin zuen zuzenbidea ikastera. Frantziako zinema eskolarekin bat egin zuen bertan.
Greziara bueltatzean tokian-tokiko zinema-kritiko moduan egin zuen lan, baina Batzorde militarrak egunkaria itxi eta 1967an boterea hartu zuen Grezian. Diktadurapean, 1970an, 'Reconstrucción' lehen lan luzea egin zuen zinemagileak.
1975an, Grezia demokraziapean zegoela, nazioarteko ospea eskuratu zuen 'O Thiasos' pelikularekin: lau orduko lana zen eta Frantzian estreinatu ostean, kritikaren oniritzia jaso zuen, nazioarteko hainbat sari eskuratuz.
Musikak zeresan handia izan zuen bere zinemagintzan eta bere pelikula gehienetan Eleni Karendu konposatzaileak hartu zuen parte.
Artistaren ibilbidean "La mirada de Ulises" pelikularekin izan zuen onespena, 1995ean.