Itxi

Zinema

Platino sariak

"Akelarre"k lau izendapen jaso ditu Platino iberoamerikar zinemaren sarietan

N. V. | EITB Media

Platino Iberoamerikar Zinema eta Ikus-entzunezkoen Sarien zortzigarren edizioaren sari banaketa urriaren 3an egingo dute, Madrilen.  

  • "Akelarre"ko seikote protagonista

    Lau izendapen jaso ditu "Akelarre"k iberoamerikar sarietan. Argazkia: David Herranz

"Akelarre" EITBren parte-hartzearekin Pablo Agüerok zuzendutako filmak lau izendapen jaso ditu Platino iberoamerikar zinemaren sarietan, sail hauetan: musika onena (Aranzazu Calleja eta Maite Arroitajauregi), arte zuzendaritza onena (Mikel Serrano), argazki zuzendaritza onena (Javier Agirre) eta soinu zuzendaritza onena (Urko Garai, Josefina Rodríguez, Frédéric Hamelin eta Leandro De Loredo).

"Patria" Fernando Arambururen eleberrian oinarritutako lana da izendapen gehien bildu dituen telesaila, eta sari hauetan jaso lezake saria: emakumezko aktore onena (Elena Irureta), bigarren mailako emakumezko aktore onena (Loreto Mauleon eta Susana Abaitua), telesailen sortzaile onena (Aitor Gabilondo) eta iberoamerikar minisail edo telesail zinematografiko onena.

Izendatuta daude, halaber, Najwa Nimri (antzeztaldeko emakumezko aktore onena "La casa de papel" telesailean egindako lanagatik) eta Alex de la Iglesia (telesailen sortzaile onena, "30 monedas" lanagatik).  

Sarietarako faborito nagusiak "El olvido que seremos" Fernando Truebaren pelikula eta "La llorona" Jayro Bustamante guatemalarraren filma dira, hamaikana izendapen baitituzte.

Gala urriaren 3an egingo dute, Madrilen.