Zinema
Estreinaldia
36ko altxamendu militarra, ETBn
Altxamendu militarraren konspirazioa josteko Molak egin zituen ahaleginak kontatzen ditu. Estreinaldia, gaur ETB2n.
Euskal Telebistak Pedro Olea zuzendariaren La Conspiración filma estreinatuko du gaur.
1936. urtean Mola Jeneralak Nafarroatik zuzendu zuen altxamendu militarra du ardatz. Iruñera heldu eta ondorengo 33 hilabeteetan gertatu zenari buruzko thriller politikoa da.
Kontakizuna gerra urteko martxoan 14an hasten da, Mola Jenerala, errepublikak bazterturik, Iruñean, gobernu militarraren karguaz jabetu zenean.
Ondorengo 33 hilabeteetan altxamendu militarraren konspirazioa josteko Molak egin zituen ahaleginak kontatzen ditu, eta uztailaren 19an egin zuen irrati hitzaldiaz amaitu.
Molari buruzko lan hau Elias Querejeta produktore eta kasu honetan gidoigilearen enkargua izan da. Filmaren arabera, altxamenduaren mataza Molak harilkatu zuen eta ez Francok sarri kontatu izan ohi denez.
Filmaketak izan ditu eragozpenak, batez ere Nafarroan eta elizaren aldetik. Elizarentzat erlijioa eta politika nahastea omen zen. Barruetako irudirik gehienak Bilboko Sociedad Bilbaina-n errodatu dira.
Carlos Moron da Mola Jenerala, Silvia Marsó bere ematzea. Eta haiekin euskal aktore ugari, Alex angulo eta Ramon Barea tartean.
Guztia ikusteko aukera, Euskal Telebistaren pantailetan.