Itxi

Zinema

Estreinaldiak

'Aita, zombia naiz', 3Dko 'I Pasartea'ren eta Spielbergen aurka

Bestetik, Arkaitz Basterraren 'Life & Film' dokumentala, Xixongo zinemaldiko irabazlea 'Declaración de guerra' eta Denzel Washingtonen 'El invitado' ere estreinatuko dituzte.

01:48
Zinemetan: 'War Horse', 'Declaración de guerra' eta 'Aita zombia naiz'

Steven Spielbergen azken lanak, "Izarretako gerra" sagaren "I. pasartea" atalaren aurka eta Xixongo zinemaldiko irabazlearen, "Declaración de guerra" filmaren aurka egin beharko du aste honetan. Bestalde, "Aita, zombia naiz" eta Arkaitz Basterraren "Life & Film" dokumentala estreinatuko dituzte.

Steven Spielbergen azken filmeko protagonista zaldi bat daJeremy Irvin, David Thewlis eta Emily Watson dira "Caballo de batalla" gerrazko dramaren protagonistak. Michael Morpurgoren eleberrian oinarritzen da, antzezlanarekin arrakasta handia izan ostean.

George Lucasen epopeia galaktikoa hiru dimentsiotara helduko da aste honetan, "Izarretako gerra, I. pasartea: Mamu mehatxua" (1999). Berriz estreinatuko dute, Light and Magic efektu berezien enpresa entzutetsuak urtebeteko prozesua egin ostean.

Xixongo azken zinemaldian arrakasta itzela lortu ostean, "Declaración de guerra" frantziarra gure zinema-aretoetara helduko da. Valérie Donzelli zinemagileak idatzi, zuzendu eta protagonizatu du filma.

Ricardo Ramonek eta Joan Espinachek zuzendu dute "Aita, zombia naiz" animaziozko pelikula. Zombiak, sorginak eta bestelako pertsonaia beldurgarriak ikus daitezke: Goya sarietara hautagai izatea lortu du, animaziozko film onenaren sailean. Tim Burtonen filmen estetika biltzen du eta Dixieren abentura magiko eta iluna jasotzen du. Zombiekin bizi eta gero, bizitzaren arazoei aurre egitea lortuko du.

Arkaitz Basterraren "Life & Film" Vojtech Jasny zine zuzendari txekiarraren gaineko dokumentala da, 60eko hamarkadan hasita Europan arrakasta gehien lortu zuen zuzendarien artean dagoen zuzendariari buruzkoa.

"El invitado" lana ekoizteaz gain, bertako protagonista ere bada Denzel Washington bi Oscar sariren irabazlea. Lurmutur Hirian kokatutako thrillerra da eta CIAren ustelkeria kasuen inguruan amets egiten du. Protagonistak Ryan Reynolds, Sam Shepard, Brendan Gleeson eta Vera Farmiga dira.

"Lo mejor de Eva" filmeko protagonistak Leonor Watling eta Miguel Angel Silvestre dira. Mariano Barrosok zuzendu du misterio ukituak dituen drama hori. Justizian itsu-itsuan sinesten duen epaile baten istorioa da.