Zinema
Jaialdia
Euskal kultura eta gastronomia, protagonista Berlinalen
Andoni Luis Aduriz sukaldariaren "Mugaritz BSO" pelikularen nazioarteko estreinaldia izan da, Berlinaleko "Zine eta Gastronomia-Kulinarisches Kino" zikloaren baitan.
Euskal kulturak eta gastronomiak berezko tokia izan dute aurtengo Berlinale Zinemaldian, Euskadiren Eguna ospatu baita, Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Basque Culinary Center zentroak antolatuta.
Berlinaleko Euskadiren Eguna Berlingo Espainiako Enbaxadan hasi da, bertan Rafael Dezcallar de Mazarredo Espainiak Alemanian duen enbaxadorea, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga izan direlarik.
"Gastronomia, artea eta gizartea" izenburuko mahai-ingurua egin dute. Partaideak, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Center zentroko zuzendaria, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria, Andoni Luis Aduriz, Elena Arzak eta Eneko Atxa sukaldariak eta Thomas Struck Kulinarisches Kino programako zuzendaria izan dira.
Elena Arzakek eta Eneko Atxak Euskadiko produktuekin prestatutako mokadua dastatu dute. Gauez, Andoni Luis Aduriz sukaldariaren "Mugaritz BSO" pelikularen nazioarteko estreinaldia izan da, Berlinaleko "Zinema eta Gastronomia-Kulinarisches Kino" zikloaren baitan. Blanca Urgell eta Aizpea Goenaga ere emanaldian izan dira.
Eguna bukatzeko, Andoni Luis Adurizek Berlinalen 200 lagunentzako prestatuko duen afaria izan da, Basque Culinary Center zentroak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak emandako babesari esker.