Itxi

2021/10/21

13:37

Zinema

Donostia

"Veneciafrenia"k ireki, eta "Mona Lisa and the Blood Moon"ek itxiko du Beldurrezko Astea

N. V. | EITB Media

Urriaren 29an hasi eta azaroaren 5ean bukatuko da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Astearen 32. edizioa.

  • "Veneciafrenia" Alex de la Iglesia bilbotarraren filmak irekiko du Astea

    "Veneciafrenia" Alex de la Iglesia bilbotarraren filmak irekiko du Astea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Datorren ostiralean, urriaren 29an, Veneciafrenia (Álex de la Iglesia, 2021) filmak Antzoki Zaharrean emango dio hasiera Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Asteari. Mona Lisa and the Blood Moon (Ana Lily Amirpour, 2021) filmak emango dio amaiera jaialdiari, azaroaren 5ean, Antzoki Zaharrean bertan.

Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia antzokia izango dira egoitza nagusiak, eta guztira 25 film luze eta 27 film labur proiektatuko dira bertan, Sail Ofizialean. Epaimahaia, hain zuzen ere, Toni Costa Sony Pictureseko kideak, Maider Oleaga zuzendariak eta Sonia Palacios ekoizleak osatuko dute.

Sail Ofizialeko film luzeen lagina

Aurtengo zikloa Stanislaw Lem (1921-2006) zientzia-fikziozko idazle poloniarrari eskainita dago, eta La cabina Antonio Merceroren film ertainaren proiekzio berezia izango da.

Ostiralean, urriaren 22an, 11:30ean hasiko da abonuen salmenta, online soilik egun bereko 20:00ak arte. Asteartean, urriaren 26an ordu berean eta soilik online jarriko dira salgai sarrera solteak, eta urriaren 27tik aurrera erosi ahalko dira Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;