Itxi

Zinema

Zikloa

Zinema eta zientzia, elkar hartuta zinema aretoetan

N. V. | EITB Media

Zinema eta Zientzia Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostiako Zinemaldiak antolatutako zikloaren bosgarren edizioa urtarrilaren 13tik martxoaren 28ra egingo dute Gasteizen, Donostian, Bilbon eta Donibane Lohizunen.

  • "Origen" pelikula martxoaren 10 eta 15 artean emango dute

    "Origen" pelikula martxoaren 10 eta 15 artean emango dute

Euskadiko Filmategiak, DIPC Donostia International Physics Centerrek eta Donostiako Na­zioarteko Zinemaldiak Zinema eta Zientzia zikloaren bosgarren edizioa aurkeztu dute gaur, kultura zinematografikoa eta zientifikoa transmititzeko antolatzen duten topagunea.

Proiekzioak, aurkezpenak eta solasaldiak eskainiko dituzte, beraz, Gasteizen, Donostian, Bilbon eta Donibane Lohizunen, urtarrilaren 13tik martxoaren 28ra.

El premio (Mark Robson, 1963) filmak irekiko du zikloa urtarrilaren 13an Gasteizen (Artium), 14an Donostian (Tabakalera), 15ean Bilbon (Arte Ederren Museoa) eta 18an Iruñean (Golem Baiona), jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpidatziekin. Eta haren ondoren iritsiko dira, programa eklektiko bat osatzeko, Moby Dick (John Huston, 1956, euskarazko azpidatziekin), Gorilas en la niebla (Michael Apted, 1988, gaztelaniazko azpidatziekin), En busca del fuego (J. J. Annaud, 1981), Hope (Maria Sødahl, 2019, gaztelaniazko azpidatziekin), Deabruaren hazia (Donald Cammell, euskarazko azpidatziekin), Ikarie XB 1 (Jindrich Polák, 1963, gaztelaniazko azpidatziekin), Contact (Robert Zemeckis, 1997, gaztelaniazko azpidatziekin), Origen (Christopher Nolan, 2010, gaztelaniazko azpidatzekin) eta Traje zuriko gizona (Alexan­der Mackendrick, 1951, euskarazko azpidatziekin).

Zientzialari hauek hartuko dute parte filmen emanaldietan: Arantza Acha, Javier Aizpurua, Pedro Miguel Etxenike, Olatz Arbelaitz, Naiara Barrado, Juan Ignacio Pérez Iglesias, Ana Zubiaga…

Donibane Lohizuneko Le Select zinema aretoetan Inception eta La Guerre du Feu filmak soilik emango dituzte, martxoaren 14an eta 28an hurrenez hurren. Sarrerak 3,50 euroko prezioan egongo dira salgai Bilbo eta Gasteizerako eta 4 eurokoan Iruñeko eta Donostiako saioetarako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena