Itxi

Zinema

Estreinaldiak

Rihannaren estreinaldia eta Sarkozyri buruzko filma, zinema-aretoetan

Rihanna eta Taylor Kitsch itsasontzien jokoan arituko dira 'Battleship' filmean, eta 'De Nicolas a Sarkozy' filmak Frantziako presidentearen gorakada azkarra kontatuko digu.

01:32
Sarkozyri buruzko filma eta Truebaren 'Madrid, 1978', zinema-aretoetan

Aste honetako estreinaldietako baten protagonistak dira Taylor Kitsch eta Rihanna, Battleship filmekoak hain zuen. Itsasontzien jokoan inspiratuta dagoen pelikula hau David Trueba zuzendari eta Maria Valverde eta José Sacristán protagonista nagusi dituen Madril, 1987 filmarekin borrokatuko da.

Peter Bergek zuzendutako filmarekin estreinatzen da Rihanna abeslaria pantaila handian. Jokoak egiten dituen Hasbro enpresa ezagunak sustatutako film honetan, Taylor Kitsch, Brooklyn Decker eta Alexander Skarsgard ere azaltzen dira.

David Trueba madrildarraren zuzendaritzapean, José Sacristan eta María Valverde dira Madril, 1987 filmeko protagonistak, eta Ramon Fontserè eta Eduardo Antuña aktoreak ere ikus daitezke bertan.

Elena Anaya, Patricia Clarkson (Pieces of April filmean egindako lanagatik Oscar saria jasotzeko izendatu zuten 2004an), Alexander Siddig eta Tom McCamus ezagunek osatu dute Cairo Time pelikularen aktoreen zerrenda.

Yorgos Lanthimos zuzendari grekoaren Alps filma ere estreinatuko da asteburu honetan gurean; Veneziako jaialdian gidoirik onenaren saria eskuratu zuen lana, hain zuzen.

Xavier Durringer zuzendariaren De Nicolas a Sarkozy ere iritsiko da asteburu honetan gure zinema-aretoetara. Film honek 2007ko maiatzera eramango gaitu, egun Frantziako presidentea den Nicolas Sarkozy boterera heldu aurreko garaian girotuta baitago.