Itxi

Zinema

Estreinaldiak

'The Hunger Games', zinema-aretoetan

Gary Rossek zuzendutako abenturazko lehenengo sagarekin batera 'Salmon Fishing in the Yemen', 'Marley', 'Kiseki' eta 'Eu cand vreau sa fluier, fluier' filmak ere estreinatuko dira aste honetan.

01:15
Zinemetan: 'Salmon Fishing in the Yemen', 'Kiseki' eta 'The Hunger Games'

The Hunger Games abenturaz beteriko superprodukzioarekin batera, Ewan McGregon protagonista duen Salmon Fishing in the Yemen, Bob Marley abeslariaren inguruko Marley dokumentala, Kore-Edaren Kiseki eta Errumaniako Eu cand vreau sa fluier, fluier filmak ere ikusgai egongo dira zinema-aretoetan.

Gary Rossek zuzendutako The Hunger Games pelikula Suzanne Collinsen lanaren moldaketa bat da. Jennifer Lawrence (Winter’s Bone filmarekin Oscar sarietarako izendapena lortu zuen) eta Josh Hutcherson ditu protagonista zientzia fikzioa eta drama nahasten dituen film honek, eta gobernu tiraniko baten kontra borrokatuko den nerabe baten istorioa kontatzen digu.

Lasse Hallströmek zuzendutako Salmon Fishing in the Yemen laneko protagonista da Ewan McGregor. Piszikulturaren legeetan oinarriturik, bizitzaren inguruko hausnarketa bat egiten du. Emily Blunt eta Kristin Scott Thomas aktoreek ere parte hartu dute drama eta komedia nahasten dituen film honetan.

Donostiako Zinemaldian gidoirik onenaren saria lortu ostean, Kore-Edak Kiseki (miraria) filma aurkeztu du. Koki eta Oshiro Maeda anaiak dira film honetako protagonistak eta bertan euren gurasoen dibortzioari aurre egin behar dioten anaiak dira.

Errumaniako zinemak Florin Serbanek zuzendutako Eu cand vreau sa fluier, fluier filmarekin harridura sortu du. Serbanek 2011ko Berlinalean epaimahaiaren sari nagusia eta Alfred Bauer sariak jaso zituen.

Azkenik, Bob Marley abeslari ospetsuaren ibilbide musikala eta bere bizitzaren inguruko dokumentala dugu Marley.