Zinema
X. edizioa
'30 años de oscuridad', Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian
Erredakzioa
EITBk parte hartu du filmean, eta 'gerraosteko satorrak' deitzen zituzten horien historia erakusten du.
30 años de oscuridad Manuel H. Martínek zuzendutako filma eskainiko dute gaur Donostian, Giza Eskubideen X. Zinemaldian. Irusoinek eta EITBk parte hartu dute lanean, eta 'gerraosteko satorrak' deiturikoen historia kontatzen du.
Filmak ez du Gerra Zibileko guda erakusten, horren ondorioak baizik. Manuel Cortesek, Mijas herriko (Malaga) alkate izandakoak, ez zuen Espainiatik ihes egiteko aukerarik izan eta emaztearekin eraikitako zulo batean ezkutatu behar izan zuen 30 urtean, 1969an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako agiri batean 'gerraosteko satorrek' ustez egin zituzten 'krimenak barkatu' zituzten arte.
Giza Eskubideen Zinemaldiak Ziztadak filmaren emanaldia ere hartuko du gaurko programazioan, Euskal Herrian indarkeriatik eta politikatik aldentzen diren aktibisten istorioa erakusten duen lana.
Gainera, 'All day strolling', errusiarrek Georgiako zati bat okupatu ostean sortutako Fotskho egonleku berezian oinarritutako istorioa, eta Claudioren, ideia politikoengatik ihes egitera behartuta dagoen gizonaren, eta bere familiaren gertakariak erakusten dituen 'La mirada perdida' film laburra ere ikusi ahal izango dira apirilaren 24ko programazioan.
30 años de oscuridad Manuel H. Martínek zuzendutako filma eskainiko dute gaur Donostian, Giza Eskubideen X. Zinemaldian. Irusoinek eta EITBk parte hartu dute lanean, eta 'gerraosteko satorrak' deiturikoen historia kontatzen du.Filmak ez du Gerra Zibileko guda erakusten, horren ondorioak baizik. Manuel Cortesek, Mijas herriko (Malaga) alkate izandakoak, ez zuen Espainiatik ihes egiteko aukerarik izan eta emaztearekin eraikitako zulo batean ezkutatu behar izan zuen 30 urtean, 1969an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako agiri batean 'gerraosteko satorrek' ustez egin zituzten 'krimenak barkatu' zituzten arte.Giza Eskubideen Zinemaldiak Ziztadak filmaren emanaldia ere hartuko du gaurko programazioan, Euskal Herrian indarkeriatik eta politikatik aldentzen diren aktibisten istorioa erakusten duen lana.Gainera, 'All day strolling', errusiarrek Georgiako zati bat okupatu ostean sortutako Fotskho egonleku berezian oinarritutako istorioa, eta Claudioren, ideia politikoengatik ihes egitera behartuta dagoen gizonaren, eta bere familiaren gertakariak erakusten dituen 'La mirada perdida' film laburra ere ikusi ahal izango dira apirilaren 24ko programazioan.