Itxi

Zinema

Jaialdiak

Esti Urresola arabar zuzendariak Canneseko Kritikaren Astean parte hartuko du

N. V. | EITB Media

Urresolak "Cuerdas" film laburra estreinatuko du Frantziako jaialdian zinemagile berriei eskaintzen dieten sailean.

1:35
Esti Urresola

Esti Urresola besteak beste Polvo somos eta Paperezko ahotsak film labur sarituak zuzendu dituen zinemagileak Canneseko Kritikaren Astean, maiatzaren 18tik 26ra Canneseko jaialdian zinemagile berri interesgarrienei irekiko dieten leihoan, aurkeztuko du Cuerdas bere film labur berria.

Emakumeen abesbatza baten istorioa du kontagai Cuerdas-ek. Taldea desagertzear da, Udalaren dirulaguntza galdu baitute, baina eskualdeko enpresa handienetako batek taldea babestu eta salbatzea proposatuko du. Enpresa, baina, kutsatzailea da oso, eta emakumeek eskaintza onartu edo ez erabaki beharko dute.

Canneseko Kritikaren Asteak mundu osoko hainbat zinemagileren film laburrak eta lehen edo bigarren film luzeak eskaintzen ditu, publikoari eta kritikariei zinemagile berri interesgarriak hurbiltze aldera.

Urresola bere lehen film luzean ere ari da lanean, "20.000 especies de abejas" EITBren parte-hartzea izango duen lanean.