Zinema
'Mega Conspiracy'
Megauploadi buruzko dokumental bat ari dira prestatzen Hollywooden
Donovan Leitchek eta Alex Mardikianek elkarrizketaz beteriko 60 ordu grabatu dituzte jada, Interneteko kontrolaren borrokari buruzkoa istorio bat egiteko. Kim Schimtz ere bertan azalduko da.
-
Kim Schmitz. Argazkia: EFE
Interneteko pirateriari buruzko polemikak dokumental bihurtzeko bidean dira. The Hollywood Reporter-ek jakinarazi duenaren arabera, Megaupload Interneteko atariko sortzaileari, Kim Schmitz Kim Dotcom-i, buruzko istorioa egin dute, eta Mega Conspiracy izena jarriko diote.
Donovan Leitch aktore eta ekoizleak (Glory, 1989) eta Alex Mardikiane haren lagun eta bazkideak elkarrizketaz beteriko 60 ordu grabatu dituzte jada. Bertan, Kim Schimtz bera eta Megauploadeko langileak azaltzen dira.
Dotcomek eta bere enpresako beste hiru exekutibok estradizio prozesu bati aurre egin beharko diote, informatikako pirateria auziak argitzeko. Abuztuan hasiko da prozesua, AEBetan.