Zinema
Zinemaldia
Kaosa eta komedia, Canneseko zinemaldiaren jabe
Brad Pitt, Angelina Jolie, Sean Penn eta Nicole Kidman dira Canneseko alfonbra gorritik igaroko diren Hollywoodeko izarretako batzuk.
Zinema industriako zuzendariak eta kazetariak Canneseko zinemaldian dira egunotan. Irekieran, komedia da protagonista: Wes Andersonen Moonrise Kingdom filmaren fantasia eta Aladeen general kaotikoarekin (Sacha Baron Cohenen alter ego-a) daude nazioarteko hedabideen arretarengatik borrokan.
Murrayk irekiko du sail ofiziala eta aurkezpena, elkarrizketak eta galazko estreinaldia izango da, asteazken gauean, alfonbra gorrian.
Carlton hotel klasikoan The dictator lana aurkeztuko du prentsa aurrean Baron Cohenek, la Croisettetik hurbil. Umorea ulertzeko modu bitxia du komiko britaniarrak eta Arabiar Udaberriko altxamenduetan oinarritutako diktadore batean oinarraitzen da.
Brad Pitt, Angelina Jolie, Sean Penn eta Nicole Kidman dira Canneseko alfonbra gorritik igaroko diren Hollywoodeko izarretako batzuk.
Zinema munduko jaialdi garrantzitsu eta glamourosoena da Cannes eta pelikula bat eta bere aktoreak promozionatzeko modurik onena da. The Artist film mutuak (azken Oscar sarietan arrakasta handia lortu zuen) eta hemendik bultzatu zuten iaz.
Zinemazale marmartiak ere Canneseko parte dira, baina iaz gertatutakoa berriz gertatzea ekidin nahi dute: Lars Von Trier zuzendari berritzailea bota egin zuten prentsaurreko batean nazien inguruko txantxak egiteagatik.
22 filmek parte hartuko dute lehiaketan. Walter Salles zuzendari brasildarrak Jack Kerouacen eleberrian oinarritutako lanak zalaparta handia sortu du, Kristen Stewartek (Twilight filmeko protagonista) parte hartzen baitu.
Twilight laneko beste protagonista, Robert Pattinson, Cannesen izango da, Cosmopolis lanean parte hartu baitu. David Cronenbergek zuzendu du eta New Yorkeko finantzari arrakastatsu baten diru-gosea du mintzagai.