Itxi

Zinema

67. edizioa

Karra Elejaldek aktore onenaren saria eskuratu du Valladolideko Semincin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

"Vasil" pelikulan egindako lanagatik saritu dute euskal aktorea. Film horretan ere parte hartu duen Ivan Barney aktoreari ere sari bera eman diote.

  • Karra Elejalde eta Ivan Barnev aktoreak, Valladolideko Semincin. Argazkia: EFE

    Karra Elejalde eta Ivan Barnev aktoreak, Valladolideko Semincin. Argazkia: EFE

Karra Elejalde euskal aktoreak Aktore Onenaren saria irabazi du Seminci Zinemaldian, Valladoliden, "Vasil" pelikulan egindako lanagatik. Film horretan ere parte hartu duen Ivan Barney aktoreari ere sari bera eman diote.

Nazioarteko Zinemaren Asteko 67. edizioak emandako saria filmaren Avelina Prat zuzendariari dedikatu dio. Saria Barneyrekin partekatzea "ilusio bikoitza" egin diola gaineratu du. "Ez dakit nola, baina orain lagun handiak gara", esan du (Barneyk ez omen daki gaztelaniaz).  

Bestalde, "Return to Dust" Li Ruijun ekoizle txinatarraren pelikulak lortu du Film Onenaren saria. Zinta horrek arazoak izan ditu Txinako zentsurarekin, nekazal munduko pobrezia eta hiriko espekulazioa erakusteagatik.