Zinema
Estreinaldia
Argazkilaritza onenari saria eman diote 'Bertsolari' lanari Brasilen
Andres Wood txiletarraren "Violeta se fue a los cielos" zintak irabazi du film onenari saria Ceara zinemaldian.
Asier Altunaren Bertsolari dokumentala argazkilaritza onenari saria eman diote Brasilgo Ceára zinemaldian. Andres Wood txiletarraren "Violeta se fue a los cielos" zintak irabazi du film onenari saria.
Estreinaldiaren egunean, txalo zaparrada handiarekin jaso zuten Asier Altunaren ekoizpena.
Asier Altuna zinemagilea izan da bertsolarien mundua pantaila handira eramateko arduraduna eta gaia "emozioagatik" aukeratu zuela aitortu du, juglare garaikide horiek lehiatzen ikusten dituenean, hain zuzen ere.
"Diziplina artistiko biluzia da" adierazi du Altunak Fortalezan. Bere ustez, bertsolarien emanaldiak artifiziorik gabekoak dira eta horregatik gaur egungo "ikuskizunen korrontearen aurka" dola adierazi du.
Asier Altunaren Bertsolari dokumentala argazkilaritza onenari saria eman diote Brasilgo Ceára zinemaldian. Andres Wood txiletarraren "Violeta se fue a los cielos" zintak irabazi du film onenari saria. Estreinaldiaren egunean, txalo zaparrada handiarekin jaso zuten Asier Altunaren ekoizpena. Asier Altuna zinemagilea izan da bertsolarien mundua pantaila handira eramateko arduraduna eta gaia "emozioagatik" aukeratu zuela aitortu du, juglare garaikide horiek lehiatzen ikusten dituenean, hain zuzen ere. "Diziplina artistiko biluzia da" adierazi du Altunak Fortalezan. Bere ustez, bertsolarien emanaldiak artifiziorik gabekoak dira eta horregatik gaur egungo "ikuskizunen korrontearen aurka" dola adierazi du.