Itxi

Zinema

Martxoak 27 - apirilak 1

13 herrialdetako 18 pelikula, Punto de Vista jaialdiaren hurrengo edizioan

EITB Media

Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko Jaialdia martxoaren 27tik apirilaren 1era egingo dute, eta nazioarte mailako sei estreinaldi izango dira. EITBk film labur onenaren saria babestuko du.

  • Peru Galbetek 'Bide bazterrean hi eta ni kantari' Joxan Artzeri buruzko lana aurkeztuko du

    Peru Galbetek 'Bide bazterrean hi eta ni kantari' Joxan Artzeri buruzko lana aurkeztuko du

Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko XVII. Jaialdiak 13 herrialdetako 18 pelikula erakutsiko ditu Iruñean martxoaren 27tik apirilaren 1era, nazioarteko mailako sei estreina barne, eta iraganari buruzko hausnarketa izango du gai nagusietako bat.

Sail Ofizialean, hamar film luze eta zortzi film labur hartuko ditu jaialdiak, 60 herrialdetatik bidalitako 800 lanen artean hautatuak. Azpimarragarriak dira "Bide bazterrean hi eta ni kantari" Peru Galbete musikariak Joxan Artze poetaren inguruan egindako lana eta "Al borde del agua", Maria Elorzaren eta Iñigo Salaberria 2022an zendutako artistaren arteko kolaborazioa.

Pelikula horiek guztiek irabazi ahalko dituzte Film onenaren Punto de Vista sari nagusia, Zuzendari onenaren Jean Vigo saria, EITBk babesten duen film labur onenaren saria, Publikoaren sari berezia Film onenari eta Gazteen saria Film onenari.