Itxi

Zinema

Jaialdiak

"Las buenas compañías" ere egongo da Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean

N. V. | EITB Media

Filma Silvia Muntek zuzendu du eta EITBren parte-hartzea du, eta beste emakume batzuei haurdunaldia duintasunez eteten laguntzen zien errenteriar emakumeen talde baten istorioa du kontagai.

  • "Las buenas compañías"

    "Las buenas compañías"

"Las buenas compañías" Silvia Muntek zuzendutako filma Malagako zinema jaialdiaren 26. edizioko (martxoak 10-19) Sail Ofizialean lehiatuko da, besteak beste "20.000 especies de abejas" (Estibaliz Urresola) eta "Una vida no tan simple" (Felix Viscarret) filmekin batera.

Pelikulako aktore nagusiak dira Alicia Falco, Itziar Ituño, Elena Tarrats, Maria Cerezuela, Ainhoa Santamaría eta Itziar Aizpuru, eta benetako gertakariak ditu oinarri: 70eko eta 80ko hamarkadetan emakumeen eskubideen alde egin zuten eta beste emakume batzuei haurdunaldia duintasunez eteten lagundu zieten errenterriar emazteen talde baten bizipenak ditu kontagai.

"Las buenas compañías" Irusoinek eta Oberon Media frantses etxeak ekoitzi dute, eta EITBren parte-hartzea du. Maiatzaren 5ean estreinatuko dute zinema aretoetan.

Film laburren Sail Ofizialean ere egongo dira euskal ordezkariak: "Hormak" (Mikel Uralde), "La Concha" (Leire Apellaniz) eta "Cuerdas" (Estibaliz Urresola). Urresola, beraz, film luzeen eta laburren sailean lehiatuko da Malagan.