Zinema
''Corten''
EAEk eta Nafarroak film laburren zirkuitu batean parte hatuko dute Galizia, Asturias eta Kantabriarekin batera
N. V. | EITB Media
'Corten' ekimena apirilaren 21ean eta 22an iritsiko da Iruñera, eta apirilaren 28an eta 29an Bilbora.
-
"Lanbroa" Aitzo Saratxagaren film laburra Kimuak katalogoko aleetako bat da
"Corten" ekimenak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako, Nafarroako, Galiziako, Asturiasko eta Kantabriako katalogoetan hautatutako film laburrak batu, eta lurralde horietan zabalduko ditu, ekimenaren antolatzaileek gaur Bilbon egindako aurkezpenean azaldu dutenez.
Bide horretan, hainbat emanaldi programatuko dituzte publiko orokorrarentzat Kimuak eta Shortzinema euskal katalogoetan, Shorts from Galicia galiziarrean, Laboral Cinemateca asturiarrean eta Cantabria en corto kantabriar programan bildutako lanak erakusteko.
Ostiral arratsaldeetan, lurralde anfitrioiko film laburrak proiektatuko dituzte, eta larunbat goizetan topaketa profesionalak antolatuko dira: mahai-inguruak, ikastaroak, topaketak… Larunbat arratsaldean, gainerako lurraldeen film laburrak proiektatuko dituzte, egileek aurkeztuta.
"Corten" zirkuituko lehen emanaldia asteburu honetan bertan izango da Kantabrian, apirilaren 21ean eta 22an izango da Iruñean, eta apirilaren 28an eta 29an Bilbon.