Zinema
Kartela
Mario Vaquerizo, Fantasiazko eta Beldurrezko asteko protagonista
Francis Ford Coppolak 1992ko bere 'Drácula' filmean birsortutako irudi hori erreferentziatzat hartu dute aurtengo edizioko kartelerako.
-
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIII. Asteko kartela. Argazkia: EITB
Mario Vaquerizo da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIII. Asteko kartelaren protagonista. Banpiro moderno bihurtua, Francis Ford Coppolak 1992ko bere Drácula filmean birsortutako irudi hori erreferentziatzat hartuz, abeslari eta kazetari hau ispilu baten aurrean ageri da, Aieteko jauregiko areto batean.
Kartelaren diseinua, azken urteotan ohi denez, Ytantos estudioak egina da. Argazkia José Luis López de Zubiriarena da.
Edukien lehen aurrerapena ere egin dute antolatzaileek; Universal ekoiztetxeari eskainitako ziklo berezi bat egingo da, etxe mitiko horrek eta Victoria Eugenia antzokiak 100 urte betetzen dituztela ospatzeko eta "Banpiroen Errege" izeneko erakusketa izango da ikusgai Okendo Kultur etxean.
Edizio hontan garrantzia handia izango dute banpiroek eta horien inguruko erakusketa bat ikusi ahal izando da Okendo Kulturetxean, "Banpiroen errege" izenpean, bertan, Luis Gasca, editore ospetsuaren, artxibategi pribatutik ateratako obrak ikusteko aukera izango da, Urriaren 27tik, Abenduaren 7ra.
Edizio berri hontan, Tranxlan ikus-entzunezko esperimentazio tailerrean, parte hartzea dago, audientziekin interakzioa, narrativa berriak eta multiplataformak aztertzen dituen lantaldeetan. Josemi Beltranek azaldu du zertan datza egitasmoak…