Zinema
Estreinaldiak
Ridley Scott, estreinaldien protagonista 'Prometheus' filmarekin
Michael Fassbender, Charlize Theron eta Noomi Rapace dira protagonistak eta Amanda Seyfrieden 'Sin rastro' eta 'La felicidad nunca viene sola' komedia erromantikoarekin izango da aretoetan.
Ridley Scott, "Alien" pelikulako zuzendaria da aste honetako zinema-estreinaldietako protagonista "Prometheus" lanarekin. Gizateriaren jatorrietara bidai bat da eta Amanda Seyfrieden "Sin rastro" eta "La felicidad nunca viene sola" komedia erromantiko frantsesa ditu aurkari aretoetan.
Michael Fassbender, Charlize Theron eta Noomi Rapace abenturazaleak Lurraren jatorria azalduko lukeen arraza hobeago baten bila ari dira. "Alien" (1979) eta "Blade Runner" zientzia-fikziozko pelikulak zuzendu ostean, Ripley tenienteak (Sigourney Weaver) borrokatzen zuen pelikulako munstroekin zerikusi handia duten izakiekin borrokatu beharko dira.
Amanda Seyfried ("Mamma mia!), edo Jill Parrish "Sin rastro" laneko protagonista da. Ez du poliziaren laguntzarik izango, baina Molly bere ahizparen desagerpena argituko duten pistak argitzen saiatuko da.
Sacha eta Charlotte "La felicidad nunca viene sola" laneko protagonistak dira eta guztiz ezberdinak dira: mutila, neskazale amorratua eta emakumea, bi senar ohirekin eta hiru seme-alabekin.
"Persépolis" lanarekin 2007an izan zuen arrakastaren ostean (Oscarrerako hautagaitza ere izan zuen), Marjane Satrapi kamara atzera bueltatu da Vincent Paronnaudekin batera bere beste eleberrietako bat zuzentzeko, "Pollo con ciruelas".
2010ean Sitgesko zinemaldian izan ostean, "Woochi, cazador de demonios" film korearra gure aretoetara helduko da. Borroka-arteen akzioa eta protagonista gaztearen magia uztartzen ditu.