Itxi

Zinema

EITBren babesa

Zinemaldiak Zinemira saila aurkeztuko du gaur

EITB

Alberto Surio EITBko Zuzendari Nagusiak parte hartuko du Andia kaleko aretoan 11:30ean hasiko den ekitaldian.

2012ko Donostiako Zinemaldia ari da itxura hartzen, pixkanaka-pixkanaka. Hala, antolakuntzak jakinarazi du Sail Ofizialean ikusi ahal izango diren filmen zerrenda eta 2012ko Donostia Saria Ewan McGregor aktorearentzat izango dela ere, besteak beste. Hala ere, sail ofizialaz gain, badira beste hainbat atal interesgari Zinemaldian.

Aipaturiko sail horietako bat baino ez da Zinemira, euskal zinemari eskainitako tartea, hain zuzen ere. Zinemira sailaren baitan ikusi ahal izango denaren berri emateko aurkezpen ekitaldia izango da, abuztuaren 29an, Donostiako Andia kaleko Eusko Jaurlaritzaren lurralde ordezkaritzan.

Prentsaurrekoa 11:30ean hasiko da eta bertan izango dira Blanca Urgell, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua; Joxe Portela, IBAIA (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) elkarteko presidentea; Carlos Juarez, Euskal Produktoreen Elkarteko presidentea; Amaia Atutxa, Serbitzu Elkarteko garapen zuzendaria; Alberto Surio, EITBko Zuzendari Nagusia eta Jose Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldiko zuzendaria.

Euskal zinemari eskainitako Zinemira sailak EITBren babesa du.

2012ko Donostiako Zinemaldia ari da itxura hartzen, pixkanaka-pixkanaka. Hala, antolakuntzak jakinarazi du Sail Ofizialean ikusi ahal izango diren filmen zerrenda eta 2012ko Donostia Saria Ewan McGregor aktorearentzat izango dela ere, besteak beste. Hala ere, sail ofizialaz gain, badira beste hainbat atal interesgari Zinemaldian. Aipaturiko sail horietako bat baino ez da Zinemira, euskal zinemari eskainitako tartea, hain zuzen ere. Zinemira sailaren baitan ikusi ahal izango denaren berri emateko aurkezpen ekitaldia izango da, abuztuaren 29an, Donostiako Andia kaleko Eusko Jaurlaritzaren lurralde ordezkaritzan. Prentsaurrekoa 11:30ean hasiko da eta bertan izango dira Blanca Urgell, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua; Joxe Portela, IBAIA (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) elkarteko presidentea; Carlos Juarez, Euskal Produktoreen Elkarteko presidentea; Amaia Atutxa, Serbitzu Elkarteko garapen zuzendaria; Alberto Surio, EITBko Zuzendari Nagusia eta Jose Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldiko zuzendaria. Euskal zinemari eskainitako Zinemira sailak EITBren babesa du.