Itxi

Zinema

75 urte zituela

Carlos Larrañaga aktorea hil da

Erredakzioa

Bartzelonako aktore ospetsua atzera bueltarik ez duen bihotzeko baten ondorioz hil da, Benalmadenako Xanit ospitaletik azaldu dutenez.

  • Carlos Larrañaga aktorea. Argazkia: EFE

Carlos Larrañaga Bartzelonako aktorea hil da, 75 urte zituela,  Benalmadenako Xanit ospitalean (Malaga), 19:30ean, atzera bueltarik ez duen bihotzeko baten ondorioz, osasun zentrotik bidali duten ohar baten bitartezn.

Arte Ederretan Merituaren Urrezko Domina jaso zuen aktorea abuztuaren 20an ospitaleratu zuten, deskonpentsazio kardiakogatik. Urtarrilaren 9an tumore bat aurkitu zioten gernuan eta bi aldiz ebakuntza egi zioten arrazoi horregatik.

"Hasiera batean bere egoera klinikoa nahiko egonkorra izan arren, arnasa hartzeko zailtasunak izaten jarraitu zuen, eta horrek porrot kardiakoa ekarri zion", nabarmendu du oharrak.

Larrañaga zineko eta antzerkiko gizon ospetsuenetako bat izan da. Aktorea iazko martxoaren amaieraren eta maiatzaren artean ospetaleratuta egon zen, Preium de Estepona klinikan (Malaga).

Ibilbide arrakastatsua

Larragak Arte Ederretan Merituaren Urrezko Domina jaso zuen, eta aktore familia baten parte zen. Ibilbide profesionalean zineman, antzezlekuetan eta telebistan lan egin zuen.

Bere lanen artean, besteak beste, 'Guardiako Farmazia' telebista saioa eta 'Bidaia bitxia' (Fernando Fernandez Gomezena) filma daude.

Urte honen hasieran bere osasun egoerak okerrera egin zuenean, aktore katala 'Beharbada, beharbada' antzezlanaren entseguak egiten ari zen, Maria Luisa Merlo bere lehenengo emaztearekin batera.