Zinema
Jaialdia
Gorka Urbizu eta Marlango, Ondarroako 'Marabilli' jaialdian
Ruper Ordorika, Maialen Lujanbio, Rafa Rueda, Alex Angulo, Mikel Urmeneta eta beste artista asko izango dira urriaren 11tik 14ra, Aitzol Aramaio zinemagilearen oroimenez antolatu duten jaialdian.
-
Aitzol Aramaio. Argazkia: EITB
'Marabilli sormen festibala' Ondarroan ospatuko dute urriaren 11tik 14ra, Aitzol Aramaio zinemagilea zenaren omenez. Idazleak, musikariak, zinegileak, antzerkilariak, artista plastikoak, diseinatzaileak, etab. izango dira egun horietan Ondarroan.
Besteak beste, Marlango taldea, Gorka Urbizu, Ruper Ordorika, Maialen Lujanbio, Rafa Rueda, Alex Angulo, Mikel Urmeneta eta artista asko izango dira.
Marabilli Sormen Festibalaren programa:
Urriak 11 Osteguna
19.00 Manuel eta Kresala Musika Banda Kalekutzeko eskaileretan.
20.00 “Sormena hamar minututan”.
Maialen Lujanbio, Alex Angulo, Felix Beristain, Xabier Iriondo eta Mikel Urmeneta kofradia zaharrean. Txo Antzerki Kolektiboa.
22.30 Lurra eta Marlango taldeak Kafe Antzokian.
Urriak 12 Ostirala
19.00 “Nire sekuentzia kuttunak”. Asier Altunaren zine-lantegia kofradia zaharrean.
21.00 Ramon Churrucaren performancea Jai Braianen.
22.30 “Tribute to Aitzol” Kafe Antzokian: Gorka Urbizu, El Deseo del Doctor, Piztiak, Keu, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Iñigo Muguruza eta lagunak, Jonny Gerriwelt, Josu eta Gari.
01.30 DZ Dj Kafe Antzokian.
Urriak 13 larunbata
12.00 Matineea zinean. Atzera-begiratua: “Au Pays des Basques”, Ondarroa agertzen den lehen dokumentala, XX. mende hasierakoa, Euskadiko Filmategiako zuzendari Josean Fernandezek aurkeztua.
Ondotik, Josu Veneroren "En un pais imaginado", José Antonio Sistiaga margolari abangoardistari buruzko filma.
13.00 Toti Martinez de Lezea, “Euskal kostaldeko emakumeak”. Likona Dorreko plazatxoan.
Aurretik
“Tramana ta Brix” antzezlana egingo dute Jone Begara eta Ane Martinez gazteek Ana Elordiren zuzendaritzapean.
14.00 Triki-poteoa. Xabi Aburruzagarekin. Kulixkatik hasita.
18:00 Erromeria musika plazan
19.00 Zine Gala Bide Onera Zineman. Herriko dantzarien pasilloa eta agurra familiakoei.
Aitzol Aramaio I laburmetrai leihaketako finalistak. Kimuak.
Aitzol Aramaiori gorazarrea. Roberto Mosoren hitzak, Josu Aranbarriren bideoa.
Estreinaldia: “Bypass”, Patxo Telleria eta Aitor Mazo. Zuzendaria eta Sara Cozar eta Mikel Losada aktoreen parte hartzearekin.
22.30 Ruper Ordorika eta Markos Untzeta Kafe Antzokian.
01.00 “Toro y la niña del frenesí”, Jai Braianen.
Urriak 14 Igandea
12.00 Matineea zinean. Aurrera begiratua. Estreinaldia: “Work in Progress”. Josu Badiola eta ikus-entzunezko Mondragon Unibertsitateko ikasleak.
Aurretik, Josu Truebaren “Kuidadokemuerden”, Kubako punk mugimenduari buruzko dokumentala.
19.00 Mahai-ingurua. “"Zergatik ez da euskal kulturgintza komunikabideetan ikusgarri?”. ASKARAKO ausnarketa zikloa. Gerediaga elkartea. Kafe Antzokian.
20.30 Zinea kafe antzokian. Fermin Muguruzaren “Next Music Station: Tunisia/Syria”, Al Jazeerako lanak. Ferminek berak aurkeztuko du testu bidez.
*Eta gainera, Alain Urrutiaren murala, Alai tabernatik gauero Txarloten filmak, eta herriko artistak lanean kalean.