Itxi

Zinema

Iragarpena

Pablo Berger bilbotarraren 'Blancanieves', Oscar sarietarako bidean

Zuzendari bilbotarrak Donostiako Zinemaldian estreinatu berri du pelikula eta Espainia ordezkatuko du Oscarretan eta Ariel mexikarretan.

02:54
'Blancanieves', Oscar sarietarako bidean

Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves pelikulak Espainia ordezkatuko du Oscar sarietan. Erabakia Espainiako Zinema Akademiak hartu du eta pelikulak Maribel Verdu du protagonista. Gainera, Ariel sarietan ere (Mexikoko zinemaren sarietan, hain zuzen ere), pelikula berak ordezkatuko du Espainia.

Pablo Bergerrek eta Blancanieves filmak Espainia ordezkatuko du atzerriko film onenaren sailean, Oscar sarien 85. edizioan.

Pelikula mutua da eta zuribeltzean grabatu dute. Carmenen istorioa da, irudiak eta musika uztartuz: Gaztaroa atsekabetuta eman zuen, bere amaordearen erruz. Iraganetik ihesi, bidai bat hasten da ipotx-zezenkari talde baten laguntzaz. Maribel Verdú, Angela Molina eta Macarena Garcia dira protagonistak.

Fernando Truebaren El artista y la modelo eta Alberto Rodriguezen Grupo 7 pelikulen aurretik gelditu da Pablo Bergerren Blancanieves, eta Espainiako Akademiako kideek "gehienbat online" eman diotela adierazi du Gonzalez Macho Akademiako zuzendariak. Irailaren 28an helduko da zinema-aretoetara.