Zinema
Estreinaldia
'Skyfall', Adeleren oparia James Bonden 50. urtebetetzean
'No Doktorea' James Bonden lehen pelikula estreinatu zutenetik 50 urte betetzen direnean, Adelek film berriko abestia kaleratu du.
-
'James Bonden 50 urte' erakusketa, Londresen. Argazkia: EFE
James Bonden Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira pertsonaiaren lehen pelikula (No Doktorea) estreinatu zutela 50 urte betetzen direnean, Adelek Skyfall kaleratu du, pelikula berriko abestia, hain zuzen ere.
"Presio handia dago Bonden abesti bat kaleratzen den bakoitzean. Gidoiaz maitemindu nintzen eta Paulek ideia onak zituen. Azkenean, txorakeria litzateke ez egitea", esan du artistak. Paul Epworth ohiko kolaboratzailearekin batera konposatu du Adelek.
"Gainera, oso dibertigarria izan zen aurretik inposatutako arauei jarraitzea, lehen aldia izan da eta oso hunkigarria izan da. Lehen akordeak grabatu genituenean, oso harro sentitu nintzen. Ziur nago 60 urte ditudanean "Bond neska" izan nintzela irri egingo dut.
Londresko Abbey Road estudioetan grabatu zuen Skyfall eta 77 instrumentutako orkestra batek lagundu du. 2011 hasieran 21 disko arrakastatsua kaleratu zuenetik ez du abesti berririk argitaratu. Lan horrekin 24 milioi disko saldu ditu mundu osoan eta 6 Grammy, 2 Brit eta 2 Ivor Novello eskuratu ditu. 2011ko eta 2012ko diskorik salduena izan da.
Jack Whitek eta Alicia Keysek Quantum of Solace lanaren soinu bandan hartu zuten parte eta Chris Cornellek Casino Royalen parte hartu zuen, Daniel Craig James Bond bezala egin zuen lehen pelikula. Paul McCartney, Tina Turner, Shirley Bassey, Madonna eta Sheryl Crow artistek Bonden pelikuletan parte hartu dute.
Sam Mendesek zuzentzen du eta Javier Bardemek gaiztoaren papera egingo du. Skyfall urriaren 31n helduko da Espainiako zinema-aretoetara.