Itxi

Zinema

Britainia Handiko Akademia

"Conclave"k bildu ditu izendapen gehien Bafta sarietan

N. V. | EITB Media

Edward Bergerren pelikulak 12 izendapen lortu ditu Britainia Handiko zinema akademiaren sarietan.

  • "Conclave"

    "Conclave"

Conclave pelikulak lortu ditu izendapen gehien Bafta sarietan, gaur iragarri dutenez: 12 sailetan dago sarirako hautagaien artean, hurrengoa, Emilia Perez, baino bat gehiagotan.

Edward Berger zuzendariak aita santuei buruz egindako filmari orpoz orpo jarraitzen dio Jacques Audiarden musikalak, 11 izendapenekin.

Izendapen gehien lorut dituzten filmen zerrendan ageri dira, halaber, The brutalist (9 Baftarako hautagaia), Anora (7) eta A complete unknown Bob Dylani buruzko filma (6).