Zinema
Igandera arte
Aitzol Aramaiori omenaldia Ondarroan, Marabilli jaialdian
Erredakzioa
Besteak beste, Marlango, Gorka Urbizu, Ruper Ordorika, Maialen Lujanbio, Rafa Rueda, Alex Angulo eta Mikel Urmeneta izango dira bertan, igandera arte.
-
Marlango. Argazkia: EITB
Gaur hasi eta igandera arte, 'Marabilli sormen festibala' egingo dute Ondarroan, Aitzol Aramaio zinemagilea zenaren omenez.
Ez da kasualitatea jaialdiari izena jartzeko Marabilli hitza aukeratu izana. Izan ere, ezagutu zutenekbadakite Aitzolen ahotan sarri entzundako berba zela. Jaialdiarenberaren filosofia ere ezinhobeto deskribatzen duela uste du Josu Eizagirresortzaileak.
Hala, idazleak, musikariak, zinegileak, antzerkilariak, artista plastikoak eta diseinatzaileak izango dira egunotan Ondarroan, eta, besteak beste, Marlango, Gorka Urbizu, Ruper Ordorika, Maialen Lujanbio, Rafa Rueda, Alex Angulo eta Mikel Urmeneta artistek hartuko dute parte jaialdian.
Artistek eta lagunek, denek elkarrekin, kulturari lotutako ekimena prestatu dute. Sormen jaialdia da, Aitzol zena eta bere lana oroitarazi eta, aldi berean, esparru horretan dagoen hutsunea betetzeko, Kirmen Uribe idazle eta Aramaioren lagunaren hitzetan.
Marabilli Sormen Festibalaren programa:
Urriak 11, osteguna
19.00 Manuel eta Kresala Musika Banda Kalekutzeko eskaileretan.
20.00 “Sormena hamar minututan”.
Maialen Lujanbio, Alex Angulo, Felix Beristain, Xabier Iriondo eta Mikel Urmeneta kofradia zaharrean. Txo Antzerki Kolektiboa.
22.30 Lurra eta Marlango taldeak Kafe Antzokian.
Urriak 12, ostirala
19.00 “Nire sekuentzia kuttunak”. Asier Altunaren zine-lantegia kofradia zaharrean.
21.00 Ramon Churrucaren performancea Jai Braianen.
22.30 “Tribute to Aitzol” Kafe Antzokian: Gorka Urbizu, El Deseo del Doctor, Piztiak, Keu, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Iñigo Muguruza eta lagunak, Jonny Gerriwelt, Josu eta Gari.
01.30 DZ Dj Kafe Antzokian.
Urriak 13, larunbata
12.00 Matineea zinean. Atzera-begiratua: “Au Pays des Basques”, Ondarroa agertzen den lehen dokumentala, XX. mende hasierakoa, Euskadiko Filmategiako zuzendari Josean Fernandezek aurkeztua.
Ondotik, Josu Veneroren "En un pais imaginado", José Antonio Sistiaga margolari abangoardistari buruzko filma.
13.00 Toti Martinez de Lezea, “Euskal kostaldeko emakumeak”. Likona Dorreko plazatxoan.
Aurretik
“Tramana ta Brix” antzezlana egingo dute Jone Begara eta Ane Martinez gazteek Ana Elordiren zuzendaritzapean.
14.00 Triki-poteoa. Xabi Aburruzagarekin. Kulixkatik hasita.
18:00 Erromeria musika plazan
19.00 Zine Gala Bide Onera Zineman. Herriko dantzarien pasilloa eta agurra familiakoei.
Aitzol Aramaio I laburmetrai leihaketako finalistak. Kimuak.
Aitzol Aramaiori gorazarrea. Roberto Mosoren hitzak, Josu Aranbarriren bideoa.
Estreinaldia: “Bypass”, Patxo Telleria eta Aitor Mazo. Zuzendaria eta Sara Cozar eta Mikel Losada aktoreen parte hartzearekin.
22.30 Ruper Ordorika eta Markos Untzeta Kafe Antzokian.
01.00 “Toro y la niña del frenesí”, Jai Braianen.
Urriak 14, igandea
12.00 Matineea zinean. Aurrera begiratua. Estreinaldia: “Work in Progress”. Josu Badiola eta ikus-entzunezko Mondragon Unibertsitateko ikasleak.
Aurretik, Josu Truebaren “Kuidadokemuerden”, Kubako punk mugimenduari buruzko dokumentala.
19.00 Mahai-ingurua. “"Zergatik ez da euskal kulturgintza komunikabideetan ikusgarri?”. ASKARAKO ausnarketa zikloa. Gerediaga elkartea. Kafe Antzokian.
20.30 Zinea kafe antzokian. Fermin Muguruzaren “Next Music Station: Tunisia/Syria”, Al Jazeerako lanak. Ferminek berak aurkeztuko du testu bidez.
*Eta gainera, Alain Urrutiaren murala, Alai tabernatik gauero Txarloten filmak, eta herriko artistak lanean kalean.