Itxi

Zinema

Saria

Silver Film Festival jaialdiak Helena Taberna zinemagilea sarituko du

N. V. | EITB Media

Bizitzaren "bigarren erdiari" begiratzen dion zinema eta pentsamenduaren jaialdiaren hirugarren edizioa martxoaren 24tik 28ra egingo dute.

  • Helena Taberna

    Helena Taberna

Silver Film Festival jaialdiak Helena Taberna zinemagile nafarrari emango dio bere hirugarren edizioko Silver Saria.

EITBren babesarekin banatzen da sari hori, eta aintzat hartu nahi du bere zineman "kontatzeko zeuden izaera sozialeko istorioak azaleratzeko nahimen etengabea erakusten duen emakume baten ibilbidea eta espiritua".

Silver Film Festival martxoaren 24tik 28ra egingo dute Bilbon, eta Tabernak lehen egun horretan, martxoaren 24an, jasoko du bere saria, Arriaga antzokian, inaugurazio galan.

Nafar zinemagileak, gainera, Nosotros filma aurkeztuko du jaialdian, martxoaren 27an, Golem Alhondiga zinema aretoetan.

Otsailaren 28an iritsiko da zinematara filma, eta Isaac Rosa idazlean Final feliz eleberrian jaso zuen maitasun istorioan dago oinarrituta.