Zinema
Filmatzeak
Vitoria-Gasteiz Araba Film Commission sortu dute
N. V. | EITB Media
Arabako Foru Aldundiak eta hiriburuko udalak lurraldean ikus-entzunezko lanak filmatzea sustatu nahi dute; iaz, 20 film luze filmatu ziren Araban.
-
"Sacamantecas" da Araban filmatutako azken proiektuetako bat
Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Vitoria-Gasteiz Araba Film Commission sortzeko; ikus-entzunezko ekoiztetxeei lurraldean lan egiteko erraztasunak emango dizkie zerbitzu horrek, eta agertoki egokienak aurkitzen lagunduko die.
Martxan jarritako onura fiskalen ondorioz ikus-entzunezko sektoreak Gasteizen eta Araban izan duen gorakadaren aurrean sinatu dute akordioa bi erakundeok.
2023an, bost film luze filmatu zituzten Araban, iaz hogei eta aurten ere errodaje asko hartuko ditu lurraldeak, aurreikuspenen arabera. Araban filmatutako azken filmen artean daude, besteak beste, Gaua, Sacamantecas eta El mal Juanma Bajo Ulloaren lana.