Itxi

Zinema

Estreinaldiak

Clint Eastwood eta Russell Crowe, borrokan

Jorge Torregrossaren lehen lana, 'Fin' zinema-aretoetara heldu da, 'César debe morir' italiarrarekin eta 'Persiguiendo Mavericks' surfaren inguruko lanarekin batera.

01:18
Kartelera: 'Trouble with the curve', 'Fin' eta 'Cesare deve morire'

Clint Eastwood eta Russell Crowe aktoreak dira aste honetako protagonistak zinema-aretoetan: "Golpe de efecto" eta "El hombre de los puños de hierro" pelikulak estreinatzen dituzte, hurrenez hurren. Gainera, Jorge Torregrossaren lehen lana, 'Fin', 'César debe morir' italiarra eta 'Persiguiendo Mavericks' surfaren inguruko lana ere estreinatuko dituzte.

Clint Eastwoodek baseball-arekin bat egiten du "Golpe de efecto" pelikulan. Gus Lobelen papera hartzen du, talentu bilatzaile zahar bat eta alabarekin batera bidai bat egiten du (Amy Adams aktoreak egiten du Eastwooden alabaren papera) eta bere birsortzea suposatzen du.

Russell Crowek, RZA musikariak, Lucy Liuk eta Rick Yunek "El hombre de los puños de hierro" estreinatzen dute, biolentzia, odol eta sexu dosi handiekin.

Maribel Verdú, Daniel Grao eta Clara Lago dira "Fin" pelikularen protagonistak Andres Velencoso aktorearen lehen pelikulan. Jorge Torregrossak zuzendari moduan egiten duen lehen pelikula da eta David Monteagudoren izen bereko eleberrian oinarritzen da.

Paolo eta Vittorio Taviani anaiek "César debe moriraurkezten dute. Preso talde bat da protagonista eta Shakespeareren lan ezaguna taularatuko dute, ohorea eta ausardia jokoan ipiniz.

Adrien Brody eskolara bueltatzen da "High Schoolpelikulan. Marihuana trafikatzaile baten papera egiten du eta bi gazteren gonbitea jasota, institutu guztia bere bezero izatea lortzen du.

Philip, Lars eta Jozef Robrecht Vanden Thoren, Gilles de Schryver eta Tom Audenaert dira, hurrenez hurren, "Hasta la vista" lanean. Espainiara bidaiatzen duen gazte talde bat da, birjintasuna galdu eta ardo onaz gozatzeko.

"Persiguiendo Mavericks" Jayren abentura da, gazte surfzale bat. Olaturik handiena hartzen saiatuko da, bere izena historian ipintzeko.