Itxi

Zinema

Jaialdia

'Atomes' film labur belgiarrak eskuratu du Zinebiko Sari Nagusia

Tucker Dávilaren "Los Perfeccionistas" eta Martín Roseteren "Voice over" zuzendariek eskuratu dute Euskal Zinemaren Saria.

  • Zinebi  54ko epaimahaikideak. Argazkia: EITB

    Zinebi 54ko epaimahaikideak. Argazkia: EITB

Arnaud Dufeysen "Atomes" film labur belgiarrak eskuratu du Zinebiren 54. edizioaren Sari Nagusia.

Zinebiko epaimahaikideek jaialdiko sariak eman dituzte jakitera. Arratsaldean izango da sari banaketa eta Patrice Chereau zinema, antzerki eta opera zuzendariari Ohorezko Mikeldia emango diote.

18 minutuko iraupena du edizio honetan Sari Nagusia jaso duen zintak eta Hugo du protagonista, 34 urteko hezitzaile bat. Bere ohiturek buelta ematen dute Julesekin bat egitean, nerabe probokatzaile bat.

Tucker Dávilaren "Los Perfeccionistas" eta Martín Roseteren "Voice over" zuzendariek eskuratu dute Euskal Zinemaren Saria. Jossie Malinsek Espainiako Zinemaren Sari Nagusia eskuratu du, Celia Rico Clavellinoren "Luisa no está en casa" filmak aipamen berezia izan du.

Zinebi 54 epaimahaikideak hauek dira: Khavn de la Cruz zinemagile eta idazle filipinarra, Lina Al Abed zinemagile siriarra, Alan Griffin aktore eta zuzendari australiarra, Gracia Querejeta zuzendari espainiarra eta Jon Mikel Euba artista.