Zinema
Heriotza
Jose Luis Borau zinemagilea hil da
Zinema zuzendari eta akademikoa zen. Madrilen hil da 83 urte zituela. Zinemaren munduak agur esan behar izan dio, besteak beste, Tata mia eta Furtivos film klasikoen zuzendariari.
-
José Luis Borau 2010eko Zinemaldian. Argazkia: EFE
Jose Luis Borau zinemagilea 83 urte zituela hil da, Madrilen, Espainiako Errege Akademiak jakinarazi duenez. Instituzio horren kide zen Borau.
Jose Manuel Blecua instituzioaren zuzendariak akademikoen dolumniak azaldu ditu "korporazioko kide baten heriotzagatik", Espainiako Errege Akademiaren webgunean irakurri daitekeenez. Bandera haga erdian jarri dute dolu-seinale moduan.
Espainiako Zinematografia saria jaso zuen, Arte Ederren akademikoa eta Zinema Akademiako eta SGAEko presidente ohia zen Borau (Zaragoza, 1929). "Furtivos", "Tata mía" eta "Hay que matar a B" pelikulak zuzendu zituen. Irakaslea, idazlea eta historialaria ere izan zen.
Produktore eta gidoilari izan zen bitartean, Espainiako zinemaren ezinbesteko zintak sortu zituen, besteak beste, "Un, dos, tres, al escondite inglés" (Ivan Zulutarena); "Mi querida señorita" (1972, Jaime de Amiñanena); "Camada negra" (1977, Manuel Gutierrez Aragonena eta "El monosabio" (Ray Rivasena).
Borauk Zuzenbidea ikasi zuen Zaragozan eta Madrilen, eta 1954an lizentziatu zen, "El heraldo de Aragón" egunkarian zineari buruz idazten zuen bitartean. Etxebizitzaren Ministeriorako funtzionario publiko izateko oposizioak irabazi ostean, Ikerketa eta Esperientzia Zinematografikoan graduatu zen, "En el río" praktikan jarrita, 1961ean.
Madrileko Zinema eskola Ofizialean gidoi irakaslea izan zen, eta Zinemaren Katedraren zuzendaritza erakutsi zuen Valladolideko Unibertsitatean. Besteak beste, Manuel Gutierrez Aragon, Pilar Miro eta Ivan Zulueta izan zituen ikasletzat. Halaber, zineko zuzendari bezala debuta egin zuen, “Brandy” (1963) eta "Crimen de doble filo" (1964) filmekin. 1967an bere produktore propioa sortu zuen, "El Iman", eta hainbat urtez publizitate iragarkiak egin zituen, besteen pelikula produzitzen zituen bitartean.
Zuzendari moduan epe bat ezer egin gabe eman ostean, filmen zuzendari izatera itzuli zen 1973an, orduan estreinatu zuen "Hay que matar a B". Horrek Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren hainbat sari eskuratu zituen.
Bere ibilbidean jasotako sarien artean, besteak beste, honako hauek daude. Zinemaren eta Balio Sozialen Saria (2007; Jose Maria Forque Sarien Urrezko Domina (2008); Europako Zinemaren Sevillako Jaialdiko Ohorezko Giraldilloa (2008); narratiba zinematografikoa berritzeko Letras Aragonesas Saria (2009) eta Menendez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko Zinematografiaren Saria (2010).
Borauk zinematografiari babesa emateko Fundazioa bultzatu zuen 2008an, eta bere izena darama horrek. Halaber, Egile eta Editoreen Elkarteko kontseilaria izen zen, eta Zuzendaritza Batzordeko buru izan zen 2007ko uztailaren eta 2011ko uztailaren artean.