Zinema
Zikloa
Euskal Emakume Zinemagileak zikloa 80ko eta 90eko hamarkadetako zinemagileen lanekin bukatuko da
N. V. | EITB Media
Apiriletik ekainera bitartean, hamabi film programatuko dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen: "20.000 especies de abejas", "Nina", "Arima", "A los libros y a las mujeres canto"…
-
"20.000 especies de abejas" izango da proiektatuko den lehen pelikula
Euskadiko Filmategiak "Euskal Emakume Zinemagileak" zikloaren bosgarren eta azken edizioa egingo du apiriletik ekainera bitartean, eta hamabi film proiektatuko ditu, horrenbestez, Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Joan den mendeko 80ko eta 90eko hamarkadetan jaiotako zuzendarien lanak erakutsiko dituzte oraingoan, 2021ean abiatutako proiektua ixteko; guztira, bost urteotan, gutxienez film luze bat egin duen zuzendari orok bere filmografiako zein film proiektatu nahi zuen aukeratu du.
Bihar, apirilak 3 (osteguna), hasiko da zikloa, Gasteizen; apirilaren 4an Donostiara iritsiko da, eta apirilaren 5ean Bilbora.
Pelikula hauek emango dituzte: 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola, 2023), Enero (Ione Atenea, 2019), Nina (Andrea Jaurrieta, 2024), Polaris (Ainara Vera, 2022), Un otoño sin Berlín (Lara Izagirre, 2015), Arima (Jaione Camborda, 2019), Young & Beautiful (Marina Lameiro, 2018), Pizti bat, agian (Ainhoa Gutiérrez del Pozo, Olatz González Abrisketa, 2023), Arduraz komunika dezagun (Aitziber Zapirain, 2021), Las letras de Jordi (Maider Fernández Iriarte, 2019), A los libros y a las mujeres canto (Maria Elorza, 2022) eta Paradise Hills (Alice Waddington, 2019).