Itxi

Zinema

Maiatzak 26-30

Zinemagileen Artean jaialdiak emakume zinemagileen begirada jarriko du erdigunean

N. V. | EITB Media

Bilboko zinema jaialdiak sei film eskainiko ditu, eta ahotsa emango die kameraren atzean jarduten diren hainbat emakumeri.

  • Ostiralean "My Favourite Cake" irandar filma ikusiko da. Argazkia: Hamid-Janipour.

    Ostiralean "My Favourite Cake" irandar filma ikusiko da. Argazkia: Hamid-Janipour.

Zinemagileen Artean emakumeek egindako zinema karabanaren 14. edizioa maiatzaren 26tik 30era egingo dute, Bilbon. Klaketa Árabe egiptoar ekoiztetxeak eta Kultura Communication y Desarrollo Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatzen dute ziklo ibiltari hau, "zineman kristalezko sabaia apurtzeko helburuz".

Azkuna Zentroko Golem Alhóndiga zinema aretoetan ikusgai jarriko dituzte, astelehenean, A state of passion Gazako triskantzari begiratzen dion filma (Carol Mansour eta Muna Khalidi zuzendariak Bilbon egongo dira); asteartean, Faruk Istanbulgo gentrifikazioa hizpide hartzen duen pelikula (Asli Özge zuzendaria ere Bilbon egongo da); asteazkenean, Union Amazoneko beharginen langile borroka hurbiltzen duen dokumentala (Brett Story zuzendarikideak bideodei bidez hitz egingo du); ostegunean, Black Box Diaries indarkeria matxistari buruzko dokumental japoniarra; eta ostiralean, My favourite cake Maryam Moghadam irandar zuzendariaren filma eta Mujeres No Domesticadas elkarteari buruzko dokumentala.

Sarrerak 3 euroan eros daitezke, pelikulak gaztelaniazko azpidatziekin ikusi ahalko dira eta saioak 17:00etarako, 19:00etarako eta 21:30etarako daude programatuta.