Itxi

Zinema

LGTBIQ+ zinema

Zinegoak jaialdiak Zero Chou taiwandar zinema querraren aitzindaria sarituko du

N. V. | EITB Media

LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Bilboko jaialdia ekainaren 23tik 30era egingo dute.

  • Zero Chou taiwandar zinemagilea

    Zero Chou taiwandar zinemagilea

Zinegoak LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Bilboko jaialdiak Zero Chou zinemagile taiwandarrari emango dio aurtengo edizioko Ohorezko saria, bertako queer zinemaren aitzindaria izateagatik, jaialdiaren antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Ekainaren 23an Arriaga antzokian egingo den jaialdiaren 22. edizioaren inaugurazio ekitaldian jasoko du saria Chouk, eta ikusleek zinemagile taiwandarraren filmografiari buruzko atzerabegirakoaz gozatu ahalko dute jaialdian.

Bere "ausardia, talentua eta mugak gainditu, estereotipoak hautsi eta mundu bidezkoago eta inklusiboago bat sustatzen duen zinema sortzeko dedikazio nekaezina" aitortuko zaiola nabarmendu du Alaitz Arenzana Zinegoak jaialdiaren zuzendariak.

"Bere lana gizartea eraldatzeko tresna indartsua da, eta gure asmo sakonenen ispilu izan daitekeela erakusten duen adibide garbia da", gaineratu du.