Zinemaldia
Jaialdia
Latinoamerikako zinemaren 11 harribitxi
"La jaula de oro" filmak Donostia Zinemaldiko "Horizontes Latinos" saila irekiko du. Urtean zehar Latinoamerikan egin den zinemarik onenak ikusgai izango dira.
-
Gael García Bernal 'Who is Dayani Cristal?' filmean. Argazkia: Zinemaldia
Donostiako Zinemaldiko "Horizontes Latinos" sailak Latinoamerikan egin den zinemarik onena erakutsiko du. Hamaika film bilduko ditu, Argentinan, Mexikon, Txilen, Brasilen eta Uruguain eginak. Guztiak ere nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan lehiatu dira edo parte hartu dute, baina Espainian aurkeztu gabeak dira, ez jaialdietan, ez zinema-aretoetan.
Sailkaturiko filmak Horizontes Saria lortzeko lehiatuko dira. Sari horretarako berariaz sorturiko epaimahai batek erabakiko du hura nori eman, eta irabazleak 35.000 euro jasoko ditu; horietatik 10.000 euro filmaren zuzendariarentzat izango dira, eta gainerako 25.000 euroak Espainiako banatzailearentzat.
Hauek dira Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean ikusgai izango diren filmak:
AninA: Alfredo Soderguit (Uruguai-Kolonbia)
De menor (Menor de edad): Caru Alves de Souza (Brasil)
Heli: Amat Escalante (Mexiko)
La jaula de oro: Diego Quemada-Díez (Mexiko-Espainia)
O lobo atrás da porta: Fernando Coimbra (Brasil)
Pensé que iba a haber fiesta: Victoria Galardi (Argentina-Espainia)
Raíz: Matías Rojas Valencia (Txile)
Tanta agua: Ana Guevara, Leticia Jorge (Uruguai-Mexiko-Holanda-Alemania)
Wakolda: Lucía Puenzo (Argentina-Espainia-Frantzia-Norvegia)
Who is Dayani Cristal?: Marc Silver (Erresuma Batua-Mexiko)
Workers: José Luis Valle (Mexiko-Alemania)